Mozorro festa nagusi herriko bi ikastetxeetan
Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan egun handia dute gaur. Hilabeteetan prestatu dutena erakusteko momentua iritsi da. Eguraldiak laguntzen badu desfileak egingo dituzte bi ikastetxeetako ikasle zein irakasleek eta urteroko emanaldiak ere ez dira faltako. Torradak ere bapo jango dituzte.
Elizalde Herri Eskolakoen emanaldia Madalensoron izango da, 11:00etan hasita, eta Haurtzaro Ikastolakoena 14:30ean Elorsoro kiroldegian.