Ohiko osoko bilkura egingo dute gaur (osteguna) udaletxean, 19:00etan. Besteak beste, ostalaritzako irekiera eta funtzionamenduaren ordenantza aldatzeko aukera aztertuko dute.
Gai Ordena
Idazkaritza
- 2013ko maiatzaren 16ko bilkurako aktaren irakurketa eta onarpena.
Gizarte Zerbitzua Batzordea
- Hondarribiko gazte kooperanteei laguntzak emateko beken oinarriak onartzeko proposamena
Hirigintza, Obrak, Kultur Ondare, eta Ingurumen Batzordea
- Eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarrien onarpen proposamena.
- Ostalaritza eta jolas-jardueretako establezimenduen instalazio, irekiera eta funtzionamendua arautuko duen udal ordenantzaren aldaketak onartzeko proposamena.
Gobernu Organoen kontrola
- 2013ko 1116. zenbakitik 1268. zenbakira bitarteko Alkate Dekretuen berri ematea.
- Erregu eta galderak.