Olazabal Kirol Sarien gala egingo dute ostiralean
Olazabal Kirol Sarien lehen ekitaldiko gala egingo dute ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Hondarribiko gizon eta emakume kirolari onena, kirol talde onena eta kirolarekin harremana duen pertsona sarituko dituzte. Kirol departamentuak antolatu ditu sariak eta sarituak herritarren bozketaz aukeratuko dituzte.