Laurak Bat elkartearen kanpaina berria, bihartik aurrera abian
Pasaiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Laurak Batek, kanpaina berria jarriko du martxan bihar hasi eta martxoaren 8ra bitartean. Elkarteko arduradunek azaldu dutenez, Merkeago erosi lemapean, parte hartzen duten komertzioetan hainbat produktu merkeago salduko dituzte, prezio zehatz bat ezarrita edo deskontua aplikatuta. Trintxerpe eta Antxon izango da martxan kanpaina, era guztietako establezimenduetan. Bezeroek identifika ditzaten komertzio parte-hartzaileek kanpainaren kartela izango dute ikusgai.