Azeri dantzak egingo die ongietorria inauteriei Errenteria-Oreretan. 19:00etan, bi azeri dantza abiatuko dira: bata, Errenteria Musikalek antolatutakoa, haurrena, eta bigarrena, Ereintza dantza taldearena.
Errenteria Musikaleko desfilea Xabier Olaskoaga plazan egingo dute, eta Ereintzarena, berriz, Juan Olazabal kaleko lokaletik atera, eta Herriko Plazaraino.
[box]
Gaurko eta biharko egitaraua
Gaur
- 18:00etatik 20:00etara: Lagunak txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 19:00etan: Haurren azeri dantza, Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Xabier Olaskoaga plazan izango da.
- 19:00etan: Ereintza Dantza Taldeak Azeri Dantza desfilea antolatu du eta ondorengo ibilbidea egingo du: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.
- 20:00etan: Herriko plazan azeri dantza ikuskizuna eskainiko dute dantzariek.
Bihar
- 06:00etan: Txistularien Udal Bandak diana joko du, Etxeberrietan, Iztietan eta Alberga Behealdean.
- 11:30ean: Inauteri jaiaren desfilea erdialdean, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak antolatuta. Ibilbidea: Ikastetxea, Galizia biribilgunea, Donostia kalea, Nafarroa biribilgunea, Foru plaza, Madalen kalea, Gamon Zumardia eta Nafarroa hiribidea. Gaia: Kirolak.
- 15:00etan: Inauteri jaiaren desfilea erdialdeko kaleetan, Orereta Ikastolak antolatuta. Gaia: Lantzeko inauteria. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo kalea, Foru plaza, Biteri kalea, Gamon Zumardia.
- 18:00etan: Lapurdiko dantzen desfilea herriko kaleetan barrena, Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
- 19:30ean: Udal Kiroldegian hurrengo konpartsen aurkezpena: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Intxaurtxiki, Boveda, Showtime, Furius, Kaos, Odissey, Eureka, Alaia eta Telleri IGE.
[/box]