Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoak Guadalupeko Gotorlekura bisita gidatua antolatu du martxoaren 8rako, doan. Ekintza irekia da baina, lekuak betez gero, Mintzalaguna egitasmoko partaideek lehentasuna izango dute. 12:00etan izango da bisita eta 20 lagunentzako tokia dago.
Gaurtik eman daiteke izena, martxoaren 5a arte. Telefonoz egin daiteke, 688 86 53 98 zenbakira deituta edo
mailez.