Etxetik kaleratzeko arriskuan dagoen Jose Angel Serranok herritarren berotasuna jaso du
http://www.youtube.com/watch?v=poxaWNxsBys&feature=youtu.be
Hamarnaka lagun elkartu dira gaur, Biteri kalean dagoen Santander bankuaren bulegoaren parean, Jose Angel Serranoren egoera salatzeko. Era berean, martxoaren 6rako espero den enkantea geratzeko eskatu diote Santander bankuari. Bertan, Serranoren etxebizitza aterako dute enkantera.
admin
Bidasoa
Hamarnaka lagun elkartu dira gaur, Biteri kalean dagoen Santander bankuaren bulegoaren parean, Jose Angel Serranoren egoera salatzeko. Era berean, martxoaren 6rako espero den enkantea geratzeko eskatu diote Santander bankuari. Bertan, Serranoren etxebizitza aterako dute enkantera.
Stop Kaleratzeak taldeko bi kidek hartu dute hitza, Serranoren egoeraren berri emateko. Hala, 2005ean Santander bankuaren iruzur baten biktima izan zela adierazi dute, eta Gipuzkoako epaitegiak berretsi zuela.
Ordutik, ordea, Santanderrek zor hori bueltatzeko mailegu bat sinatzera behartu zituztela gaineratu du, eta 2012ko urtarrilera arte ordaintzen joan zirela, hipotekarekin batera. Serranok, ordea, ezin zion aurre egin langabezian geratu zelako. Horren ondorioa da martxoaren 6ko enkantea.
Jose Angel Serranok (erdian) herritarren berotasuna jaso du etxetik kaleratzeko arriskuan baitago.
Epaiketa, enkantearen ondoren
Serranok Santander bankuaren kontrako beste bide bat ireki du, iruzurraren kalte ordaina erreklamatzeko. Irabazteko aukerak badituela jakinarazi zuen aste honetako plenoan, baina martxoaren 12an da, enkantearen ondoren.
Zentzu horretan, aurretik, Santanderri enkantea eta mailegu betearazpena bertan beheraz uzteko eskatu diete gaurko elkarretaratzean, eta epaileei, berriz, prozeduren ondorioak neur ditzatela, “kaltetuak diren familiak gero eta gehiago itotzen baitituzte”.
Horrez gain, Errenteriako Udalari eskerrak eman dizkiote, Stop Kaleratzeak taldeak aurkeztutako mozioa aho batez babestegatik.
Serranok berak ere hitza hartu du, eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.
Manifestazioa, Herriko Plazara
Elkarretaratzea manifestazioan bihurtu dute, eta udaletxe aurreraino joan dira. Biteri kaleko banketxeen aurrean geldialdiak egin dituzte Banketxeak, lapurrak oihuak botaz.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.