Hainbat bilera egin dituzte Errenteria-Oreretako zenbait elkartek abenduaren 31n Trintxerpen izandako sutean kaltetutako familiei laguntza nola eman erabakitzeko. Hainbat ekintza antolatu dituzte, kontuan hartuta, batez ere dirua dela momentu honetan behar duena. Ekintza guztiak hilabete batean zentratu dituzte, eta martxoa, beraz, elkartasun hilabetea izango da Errenteria-Oreretan.
Era guztietako ekintzak prestatu dituzte: kontzertuak, dantza erakustaldiak, kirola, haurrentzakoak… Martxoaren 29an, gainera, espresuki, diru bilketa egingo dute auzoz auzo. Kontu korronte bat ere ireki dute herritarrek euren ekarpena egin dezaten: ES17 2095 0611 00 9113509098.
[box]
Egitaraua
Martxoak 9
- 12:00: Dantza jauziak, Herriko Plazan, Beti Presten eskutik.
Martxoak 11
- 19:00: XIII. koreografia libreen ekitaldia, Errenteria Hiria Kulturgunean, Errenteria Musikalen eskutik.
Martxoak 15
- 18:30: Dantza jaialdia, Errenteria Hiria Kulturgunean, Beti Prest, Trintxerpeko dantza eskola, Alkarkide, Concha Rociera, Ala eta Asociación Extremeña Virgen de Guadaluperen eskutik.
Martxoak 16
- 11:30: Dantza jaialdia, Errenteria Hiria Kulturgunean, Eureka, Ereinta, Mari Cruzeko ikasleen dantza taldea eta Aljaraferen eskutik.
Martxoak 22
- 17:00: Master Class (functional training), Galtzarabordako kiroldegian, Udal Kirol Patronatuaren eskutik.
- 17:45: Master Class (shban), Galtzarabordako kiroldegian, Udal Kirol Patronatuaren eskutik.
- 18:00: Master Class (zumba), Niessengo erabilera anitzeko gelan, Maialen emakume taldearen eskutik.
- 20:00: Kontzertua: Donostiako orkestra barrokoa, Karnaba otxotea eta Ainhoa Franco sopranoa, Fatimako parrokian.
Martxoak 24
- 19:30: Errenteria Musikaleko ikasleen entzunaldia (haizea, haria, perkusioa), Madalena ermitan, Maria Magdalenaren Lagunak-ek antolatuta.
Martxoak 25
- 18:30 Hiruhilabeteko entzunaldia, Errenteria Hiria kulturguneko entsegu gelan, Errenteria Musikalen eskutik.
Martxoak 26
- 18:00 eta 19:30: Hiruhilabeteko entzunaldia (pianoak), Errenteria Hiria kulturguneko entsegu gelan, Errenteria Musikalek antolatuta.
Martxoak 27
- 18:00: Hiruhilabeteko entzunaldia (haizea, haria, perkusioa). Errenteria Hiria kulturguneko entsegu gelan. Antolatzailea: Errenteria Musikal.
Martxoak 28
- 18:30: Hiruhilabeteko entzunaldia (eskusoinu eta trikitia), Errenteria Hiria kulturguneko entsegu gelan, Errenteria Musikalen eskutik.
- 19:30: Errenteria Musikaleko orkestra eta haurren koroa, Madalena ermitan, Maria Magdalenaren Lagunak-ek antolatuta.
Martxoak 29
- 10:00-14:00: Diru bilketa, herriko auzo guztietan. Partaideak: Iantzi, Galtzaraborda, Iztieta (Ondartxo) auzo elkarteak, Trintxarri elkartea, Asociación fotográfica, Maialen taldea, Gurutze Gorria, Gure Esku, Beti Prest, Oarsoirriak, Mundo animado, Amulletako danbor kofradia, Txaranga Lagunak, Errenkoalde, Niessen elkartea, Babes zibila, eta kirol patronatua.
- 17:00: Haurrentzako jaia, Zumardian, Alaia, Gaztedi, babes zibila eta Eku manualidadesen partaidetzarekin.
- 19:00: Txekor errea, Zumardian, Euskaldarrak elkartearen eskutik.
- 19:30: Arantzazuko Ama koroa (Katea), Madalenaren basilikan, Maria Magdalenaren Lagunak.
Martxoak 30
- 18:30: Herritmo dantza ikuskizuna, kiroldegian, Kukai, Landare eta Errenteriako Udalaren eskutik.
[/box]