EAJ: "Zergatik dago Fanderiako presaren obra geldituta?"
Maite Peña EAJko bozeramailearen iritziz, garrantzitsua da ibai arroan bizi diren bizilagunentzat Fanderiako presari irtenbidea ematea. Haatik, “lanak geldituta” daudela salatu du, eta horren zergatia galdetu du: “Aldundia eta Ura agentziak ez dute berreraikuntzarako oztoporik jarri”.
Egoera horren atzean aldundia dagoela iritzi dio: “Obrek hainbat espezie eta ingurumenarengan izan dezaketen eraginagatik geldiarazi du proiektua”. Hala ere “inork” ez diela horren gaineko informaziorik jakinarazi kritikatu du, “ez aldundiak ezta udalak ere”. Hala, batzar nagusietan Fanderiako egoeraren gainean galdetuko dutela azaldu du.
Nolanahi ere, EAJk ez du proiektua gelditzea justifikatzeko arrazoirik ikusi.
“Bilduk gaizki kudeatu du”
Bilduk Fanderiako presaren gaia “izugarri gaizki” kudeatu duela iritzi dio Peñak: “2012an aldundiak 68.000 euroko diru laguntza eman zuen presa berreraikitzeko, eta gainerakoa, modu berean, udala eta Papresak, ordaindu behar zuten, baina oraindik ez da ezer egin.