Donostiako EAJri
Egun batzuk itxaron behar izan ditut eskutitz hau idatzi baino lehen, nahiz eta oraindik ere ezin izan dudan nire harridura gainditu. Donostiako EAJren taldea, Martin Ibabe zinegotziaren bitartez, Izagirre alkate jauna interpelatu du, “bere pasibotasuna azaldu dezan Pasaiako Udalak Eskalantegiko eta Buenavistako bizilagunei atez ateko sistemara batzeko luzatu dien eskaintzaren aurrean, eta “Pasaiako Udalari Donostiako udalerriaren mugapean esku sartzea” egotzi dio.
Ni, aipatutako pertsona naizenez Pasaiak “gonbidatua” naizen aldetik, hainbat gauza esan nahiko nizkieke Ibabe jaunari eta EAJko bere taldeari. EAJko jaunak, urteetan, zuek aipatzen dituzuen Donostiako bizilagunek, Antxoko plaza eta bankuak erabili izan ditugu, baita gaur egun erabili ere; Antxoko aparkalekuak, Antxoko anbulatorioa, Antxoko komun publikoak, Antxoko ludoteka… alde honetako erretiratuek ere Antxoko erretiratuen klubekoak dira; Molinaoko aisialdi guneko (ba al dakizue non den?) azken garbiketa Antxoko herritarrek eta Eskalantegi kaleko donostiarrek egin genuen elkarrekin… eta eskua sartzeaz ari zarete? Zuk eta zure taldeak honekin guztiarekin erakutsi duzuen asmo txarra eta ezjakintasuna oso arriskutsuak dira, batez ere, jasaten ditugun herritarrontzat. Ah, eta bide batez, Pasaiako atez atekoan izena eman dut, Donostiak ez baitit ezer hoberik eskaintzen.
Elixabete del Pozo