Tokiko administrazioa babesteko mozioa aurkeztu du Ezker Anitzak
Madrilgo gobernuak sustatuko Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Legearen konstituzionaltasun ezaren errekurtsoa babesteko proposatuko dio gaurko plenoan Ezker Anitzak Udalbatzari.
“Lege horrek udalei arrazionaltasun eta jasangarritasuna eman beharrean, kaosa eta nahasketa sortzen ditu. PPren argudioak faltsuak dira, udalen zorra estatuko zor osoaren oso zati txikia delako”, eta gaineratu du: “Gainera, aitzakia bat baino ez da herritarrekiko gertuen dagoen administrazioaren autonomia mintzeko”.
Are gehiago, atzerapausoa dela iritzi dio Ezker Anitzak, eta herritarrek hartutako erabakien kontrako “kolpe antidemokratikoa” dela gaineratu du, eta Espainiako Konstituzionaleko 137 eta 140 artikuluak urratzen dituela.
Pribatizatzea
Lege erreforma horren atzean, eredu pribatizatzailea ezkutatzen dela Ezker Anitzaren ustez, eta horrenbestez, udalak eskainitako zerbitzu publikoak suntsitu nahi dituztela. Horrenbestez, interes orokorraren kontrako legea dela esan du Ezker Anitzak.