Pontikako auzo batzarra egingo dute martxoaren 2an
Auzoan egindako obrak eta epe motz eta ertainean auzoan egitea espero dituzten obren gainean hitz egingo dute igandean, martxoak 2, Pontika elkarteko urteko ohiko batzarrean. Bilera 10:30ean hasiko da.
Hasteko, 2013ko akta irakurri eta onartuko dute. Ondoren, elkartearen batzordeen funtzionamenduari errepasoa egingo diote: erretiratuak, emakumeak, gazteak eta hirigintza. Obren gainean hitz egin ondoren, beste gai batzuk ukituko dituzte: txakur kakak, auzoetako udaltzainak, hondakin batzordea… Azkeni, zuzendaritza batzorde berria aukeratuko dute.