Korrikalari oiartzuarrak iazko Lilatoian
Iaz bezala, Lilaton Lasterketan Antiju Morik taldearen izenean talde bat ateratzeko asmoa dute. Hortaz lasterketan izena ematerakoan
Antiju Morik izena jartzera animatu nahi dituzte emakume oiartzuarrak (talderen bateko kide ote zaren galdetzerako laukitxoan). Aurten, gainera, kamisetak atera dituzte; Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude salgai, 10 euroan.
Martxoaren 9an izango da Lilaton Lasterketaren 25. aldia eta egun horretarako jarri dute dagoeneko zita. Autobusean joateko asmoa dutenek 09:35etakoa hartuko dute, bestela 10:15ean Bretxan elkartuko dira denak.
Oraindik hiru entrenamendu saio gelditzen dira, beraz, animatu nahi duenak badu horretarako aukera. Astelehen eta ostegunetan elkartzen dira emakume korrikalariak Elorsoro kiroldegian eta ordubete inguruko saioa egiten dute, 19:00etatik 20:00etara.