La Bacaladerak Gasteizen irabazi eta Zarautzen hutsa aprobetxatu du
La Bacaladera Hondarribiak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Gasteizen, El Pilar Carmelitas taldearen kontra (29-34), Euskal Ligaren hemeretzigarren jardunaldiko partidan. Bigarren postuan sendotzeko balio izan die emaitzak, hirugarren tokian dagoen Amenabarrek 20ra berdindu zuelako
La Bacaladera Hondarribiak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Gasteizen, El Pilar Carmelitas taldearen kontra (29-34), Euskal Ligaren hemeretzigarren jardunaldiko partidan. Bigarren postuan sendotzeko balio izan die emaitzak, hirugarren tokian dagoen Amenabarrek 20ra berdindu zuelako etxean Lau Bide Jatetxearekin. Orain hiru puntu daude bi taldeen artean eta hondarribiarrek bien arteko averagea alde dute.
Heldu den asteburuan ez dago jardunaldirik baina martxoaren 9an denboraldiko partida zailenetakoa jokatuko du La Bacaladerak, Usurbil liderraren aurka. Lehen itzulian berdindu zuten Usurbilen eta gutxienez gauza bera lortzen saiatuko dira hondarribiarrak Hondartzan. Orain arte inor ez da gai izan bertan etxeko taldea gainditzeko, baina liderra zerbaitegatik da liderra.
Sailkapeneko lehen postuak
- Ucin Aluminio Usurbil. 34 puntu.
- La Bacaladera Hondarribia. 28 puntu.
- Amenabar Zarautz. 25 puntu.
- Erandio. 23 puntu.
- Urduliz. 22 puntu (partida bat gutxiago).
- Soraluce. 20 puntu.