2014an kirol jarduerak antolatu nahi dituztenek diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dute, martxoaren 10era arte. Bestela, jarduera konkretuak aurkeztu nahi dituztenek (oraindik aurreikusiak ez daudenak) horiek egin baino 15 egunera arteko epea dute. Deialdira aurkezten direnek 104.068 euro izango dituzte banatzeko, eta lau lan ildo daude:
Urteroko jarduerak: klubek urtean zehar egiten dituzten jarduera iraunkorrak laguntzeko.
Jarduera zehatzak: txapelketak eta bestelako jarduera puntualak laguntzeko ekimena da, beti Irunen egindakoak, hiriko jaietan egiten direnak barne.
UDA kanpainako jarduerak: udarako jardunaldiak antolatzeko partida.
Eskola Kirola: hezkuntza zentroetara bideratutako laguntza da.
Eskaerak HAZen aurkeztu behar dira, dagokion dokumentazioarekin. Baina deialdiaren informazio oso-osoa
Irungo Udalaren webgunean lor daiteke.