Hiriaren Egoeraren Eztabaida egingo dute Irunen, apirilaren 4an
Hainbat erakundetan egiten duten modura, Irunen egoera orokorra aztertzeko eztabaida edo debatea egingo dute hirian apirilaren 4an, Hiriaren Egoeraren Eztabaida. Udalbatzar ezohikoa izango da eztabaidaren markoa, eta prozedura honakoa izango da: lehenik alkateak hizketaldia egingo du, ondoren gainontzeko alderdietako eledunei txanda emateko. Bertan udal gobernuak bere har ditzakeen erabakiak har daitezke, baita udal aurrekontuetan ager daitezkeen ekarpenak ere. Bozeramaileen Batzordearen oniritzia du eztabaida honek.
Alkateak adierazi du eztabaida hori udal etikarako dekalogoaren barruko egitasmoa dela.