Ekainaren 8an giza-katea egingo da Durango eta Iruñea artean eta Oiartzungo Gure Esku Dago dinamikak metroa erosteko aukera zabaldu du. 88. kilometroaren ardura du Oiartzunek, Uharte-Arakilen (Nafarroa).
Metroa erosteko hiru bide jarri dituzte. Ostegunetan Kirilikupen 18:00etatik 20:00etara jarriko duten mahaiean. Garmendia txokolategian edo helbide
honetara posta elektroniko bat bidaliz.
Metro bakoitzak 5 euro balio du eta horren truke giza-katerako beharrezko materiala emango diote erosleari. Martxoaren 23a baino lehen metroa erosten dutenek material hori ziurtatuta izango dutela jakinarazi dute dinamikako kideek.