
Sierra de Gata eskualdean ibiliko dira
Aste Santuan, apirilaren 16tik 21era bitarte, Girizia Mendi Taldeak Extremadurara joateko irteera antolatu du. Hurdes eta Sierra de Gata eskualdeetatik barrena ibiliko dira, 25 kilometroko ibilbidea lau etapatan egingo dute.
Apirilaren 16an Vegas de Coria herrira iritsiko dira; 17an Las Mestastik Casares de Hurdesera joango dira eta hurrengo egunean Cerezaletik Caminomoriscora. 19an Pinofranqueadotik Robledillo de Gatara eta 20an azken horretatik Gatara egingo dute zeharkaldia eta horrekin bukatuko dute irteera.
Izena emateko
On-line edo
mezu elektroniko bidez eman daiteke izena. Interesa edukiz gero, lehenbailehen izena emateko eskatu dute antolatzaileek, erreserbak egin ahal izateko. Hala, izena ematearekin batera, 100 euroko ordainketa egin behar da honako kontu honetan: 3035 0126 63 1260032121 (Laboral Kutxa). Bidaiaren kostua guztira 250 eurokoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.
Informazio gehiago 943 49 11 33 zenbakira dei daiteke asteartetan (20:30etik 22:00etara).