Emakumeei begira autodefentsa ikastaroa antolatu du udalak
Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du Lezoko udalak martxoaren 8an, 15an eta 22an. Hamasei urtetik gorako emakumeei begira antolautako ikastaroan, defentsa pertsonalaren oinarrizko edukiak landu, autoestimua eta konfidantza indartu, erasoen aurrean eraginkorki erreakzionatzen ikasi eta arrisku egoerak sahiesteko aukera egokiak ikasiko dituzte parte hartzaileek. Gorputzaren hainbat atalen erabilera, egoera zailetatik ihes egiteko teknikak edo oinarrizko puntuen ikasketa landuko dute halaber.
Ikastaroa Bekoerrotan egingo dute hiru saiotan 11:00etatik 13:00etara eta 5 euro balio ditu. Interesdunek kiroldegian bertan edo udaleko Ongizate sailean eman behar dute izena.