Bigarren eskuko azoka izango da larunbatean
Hileko lehen larunbatero bezala, larunbatean bigarren eskuko azoka izango da Saldise plazan. 10:00etan hasita 14:00ak arte arropa, oinetakoak, diskak, liburuak, haurrentzako jolasak eta bitxiak erosteko aukera izango dute beraratzen direnek.
Postua jartzeko interesdunek 943 52 46 50 telefonora deituta eskuratu dezakete baimena.