Musika eskolak Inauteri Kalejira egingo du ostegunean
Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek Inauteri Kalejira egingo dute ostegunean, hilaren 27an, Alde Zaharrean; 18:30ean abiatuko dira Kultur Etxetik. Eta larunbatean, Kemen Dantza Taldeak antolatzen duen Euskal Inauterian parte hartuko dute, Irunen. 12:00etan hasiko da Pio XII. plazan.
Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek Inauteri Kalejira egingo dute ostegunean, hilaren 27an, Alde Zaharrean, inauteriak iritsi direla ospatzeko. 1. eta 2. Musika Hezkuntzako ikasleak perkusio txikiko instrumentuekin aterako dira eta beraiekin batera Txistu eta Bandako ikasleek egingo dute ibilbidea. 18:30ean abiatuko dira Kultur Etxetik eta Luis Udakiolaren Umeena, Martxa eta Balsa interpretatuko dute.
Eta larunbatean, Kemen Dantza Taldeak antolatzen duen Euskal Inauterian parte hartuko dute musika eskolako euskal dantzetako ikasleek, Irunen. Aurten Lantzeko Inauteria hautatu dute Kemenekoek ibilbiderako. 12:00etan abiatuko dira Pio XII plazatik eta erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran Erromes plazaraino. Hainbat geldialdi egingo dituzte, besteak beste Zabaltza eta San Joan plazetan.