Mozorro festa baserriz-baserri eta hirigunean ibiliko da Hondarribian
Gutxi, ia ezer ez da geratzen inauterietako. Ostegunean musika eskolakoak aterako dira kalejiran eta beraiek izango dira mozorroa jantziko duten lehenak. Ostegunetik igandera bitarte festa handia izango da Hondarribiko hirigunean zein baserri eremuan. Aurten ere herri bazkaria egingo da Arma Plazan.
Inauteriak Hondarribian
Hilak 27, osteguna- 18:30etik aurrera, Inauteri kalejira, Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta, Alde Zaharrean zehar.
- 17:30ean hasita, gazteen mozorro lehiaketa eta desfilea Saindua Gaztelekuan, Udal Gazteria departamentuak antolatuta. Ondoren, merienda mozorrotuta joan direnentzat.
- 09:00etan Sainduatik abiatuta, Mairuak baserriz-baserri, Emeki Elkartearen eskutik.
- 12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan ibiliko da.
- 14:30ean, herri bazkaria Arma Plazan.
- 15:30ean, Euskal Inauteria baserriz-baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.
- 17:00etatik arrera, DJ mugikorra eta parodia ibiltaria Alde Zaharrean, La 3 taldeak antolatuta.
- 21:00 etan eta 23:00ak arte, Elentropatxarangaren emanaldia Arma Plazako Karpan.
- 10:30ean hasita, inauterietako desfilea, honako ibilbidearekin: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare, Zuloaga Kalea eta Itsasargi.
- 17:30ean, Arma Plazako karpan Magicklown, haurrentzako euskarazko pailazo eta magia ikuskizuna.
- Inauterietako sarien banaketa, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian.