La Herrera Herriraren ordezkariak legebiltzarrera doaz asteazkenean
EH Bilduren eskariz La Herrera Herrira herri batzordearen ordezkariak legebiltzarrean izango dira asteazkenean, Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren batzordearen aurrean, Pasaiako biziberritzerako dituzten asmoen eta iritzien berri emateko. Aurretik Pasaiako Portuko Agintaritzaren presidentea eta Pasaiako alkatearen agerraldiak izango dira, gai berberaz hitz egiteko.