Kirola eta emakumea inauterietatik harago lantzen ari dira Koldo Mitxelenan
Koldo Mitxelena ikastetxeko gurasoak inauteria prestatzen ari dira, eta aurtengo gaia Gu Kirolari da. “Kirolean emakumeek duten presentzia bereziki” nabarmendu nahi izan dutela azaldu du ikastetxeak; izan ere, ikasturte osoan zehar, berdintasunaren gaia intentsiboki lantzen ari dira.
Hain zuzen, hainbat emakume kirolarik kontatu dute bere esperientzia Koldo Mitxelena ikastetxean; hala nola, Ainara Herrero eta Estibalitz Aizpurua Realeko jokalariek, Laura Carballo, Naiara Aizpitarte, Nora Galdos, Amaia Etxabeguren eta Ane Gabino Hibaikako arraunlariek (ikastetxeko ikasleak izandakoak ere) eta Dorleta Eskamendi txirrindulariak.
“Ikasleek hainbat galderen bidez neska kirolari hauen egunerokoa ezagutu eta momentu atsegin bat elkarrekin pasatzeko aukera izan dute”, adierazi dute ikastetxeko ordezkariek.