Juanita Zeberio errenteriarrak 101 urte bete ditu
Joan den asteko ostegunean, Juanita Zeberio errenteriarrak 101 urte bete zituen. Ostegunean bertan Julen Mendoza alkatearen bisita jaso zuen, eta egiaztatu ahal izan zuen Zeberioren memoria ona, batez ere, garai bateko istorioei dagokionez.
Errenteria-Oreretan jaio zen, eta betidanik bizi izan da herrian, gerra garaian Frantzian eraman zuen denboraldia kenduta.
Udalak iaz erabaki zuen 100 urte betetzen dituzten errenteriarrak modu berezian zorionduko zituela, alkatearen bisitarekin, hain zuzen. Zeberiok iaz bete zituen mendeurrena, baina ospitalean pasatu behar izan zuen. Horrenbestez, handik urtebetera jaso du alkatearen bisita.