Errenteria Musikaleko ikasleek Euskadiko Ikasle Orkestran parte hartuko dute
Errenteria Musikaleko sei ikaslek EIO Euskadiko Ikasle Orkestran parte hartuko dute. Horietatik bik, Maider Quintanilla biolin jotzailea eta Manu Gaigne eta Jon Pache perkusionistak 15 urtetik aurrerako taldean ariko dira, eta Oier Nieto (biolina), Odei Breton (klarinetea) eta Iñaki Garmendia (perkusioa) 14 urtez azpiko taldean.
Helduenei dagokionez, apirilaren 16tik 22ra entseatuko dute, eta apirilaren 22tik 27ra emango dituzte kontzertuak Gasteiz, Madril, Donostia eta Bilbon, hurrenez hurren. Maiatzaren 4ean, berriz, Zaragozako auditorioan izango da. Iker Sanchezek zuzenduko ditu.
Gazteenak, berriz, ekainean izango dituzte kontzertua: 26, 27 eta 28an, Donostia, Bilbo eta Gasteizen.