EH Bilduk bat egin du bizilagunekin
Gaur egindako agerraldian Oinatz Mitxelena EH Bilduren udal eledunak bat egin du San Miguel-Anaka inguru horretako Agerre kaleko bizilagunen eskaerarekin, eta udal gobernuari adierazi dio kasu egin diezaiela horien eskakizunei. Horregatik, herritarrek aurkeztutako mozioarekin bat egin du EH Bilduk, eta eskatu du soluzioa emateko bertako bizilagunei, hartara, 2012ko urriaren 31n onartutako Plan Bereziari jaramon eginez. Orduko plan horrek hainbat irtenbide ematen zizkien bertako bizilagunei, oraindik orain gauzatu ez direnak.