Eguzkik Pasaiako Udalaren erabakia txalotu du
Begi onez ikusi du Eguzki Talde Ekologistak Pasaiako Udalak atez ateko sistema Donibanetik Antxora hedatzeko hartu duen erabakia. “Eraginkorra, erosoa, ekonomikoa eta garbia” iritzi dio Eguzkik hondakinak atez ate biltzeko sistemari, eta horregatik deia luzatu du, “pertsona eta kolektibo aurrerakoi guztien ingurumen kontzientzia piztu eta atez ateko sistemaren ezartzea errazteko”. Eguzkiren arabera, gaur egun Gipuzkoako 89 udalerrietatik 30ek %70 baino gehiago birziklatzen dute.