Anunciata ikastetxeko ikasleek Azterkosta programan parte hartu dute 22. aldiz. Eusko Jaurlaritzak ikastetxe eta bestelako taldeen bidez kudeatuta, kostaldeko egoeraren berri eman nahi duen egitasmoa da Azterkosta. Anunciatako ikasleek Pasaiako itsasertzaren 5 kilometroko azterketa egiten dute ikasturtero, Molinaoko kaian hasi eta San Pedroko puntetako pasealekuraino. Kostaldearen zati horretan laginak jasotzen dituzte ikasturtero, bost gune desberdinetan. Honela, laginak jaso eta datuak bildu ondoren egiten duten txostenean datuen bilakaeraren azterketa egiten dute. Laginak iazko azaroan bildu zituzt

Anunciatako ikasleak

Anunciatako ikasleak
en, eta orain, DBHko ikasleek txostena idazten dihardute. Esan dutenez, ingurumenaren ikuspuntutik bilakaera ona izaten ari da, nahiz eta oraindik ere hobetu daitekeen. Horretan herritar guztiek egin dezaketen ekarpena nabarmendu nahi izan dute Anunciatako ikasleek.