Ander Palavecino bosgarren geratu da Espainiako Sanbo Txapelketan
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Ander Palavecino borrokalaria bosgarren postuan bukatu du Espainiako Sanbo Txapelketan, -55 kiloetan. Lehen borrokan Cristian Camuñas madrildarrarekin galdu zuen eta txapelketatik kanpo geratu zen. Iaz txapela lortu zuen baina aurten ezin izan da dominen borrokan sartu. Duela gutxi arte min hartuta izan da hondarribiarra eta ezin izan du behar bezala prestatu txapelketa. Martxoan olinpiar borrokako Espainiako Txapelketan saiatuko da; iaz lehen aldiz lehiatu zen senior mailan eta bosgarren tokian amaitu zuen.