30.485 euro emango ditu Realak Trintxerpeko kaltetuentzat
Lehengo larunbateko partidan 30.485 zale izan ziren Reala eta Bartzelona arteko partida ikusten, eta honenbestez, horixe izango da Realak Trintxerpeko sutean kaltetuentzat emango duen diru kopurua. Izan ere, zale bakoitzeko euro bana gordeko dituela agindu baitu klub txuri-urdina. Klubari eta zaleei eskerrak luzatu die Pasaia Trintxerpe kaltetuen aldeko Plataformak. Bide batez, asteburuan izan den Incendio Festival jaialdian lagundu duten denei esker ona agertu diete, bertara joan zirenei zein lanean aritu diren boluntarioei.