OKEko mutilek goranzko bideari ekin nahi diote gaur Beasaien kontra
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen lehen taldeak etxean jokatuko du gaur Beasain taldearen aurka, 16:00etan, eta jaitsierako postuetatik ateratzen joateko hiru puntuak lortu nahi dituzte. Oiartzun Hirugarren Mailako azkenaurreko tokian dago, 20 punturekin Sodupek bezala, eta salbazioa lau puntura du. 24 punturekin bi talde daude, Retuerto eta Bermeo, eta postu bat gorago Pasaia eta Santutxu daude, baina dagoeneko 30 puntu pilatu dituzte.
Hortaz, Preferentera jaitsiko diren hirurak bost talderen artean erabakiko direla dirudi. Retuerto putzuan da (13 puntu ditu) eta ez du ematen bertatik aterako denik. Hori horrela, bi postu geratzen dira lau talderentzat. Momentuz, Oiartzunek eta Sodupek dituzte txartel gehien jaisteko, baina OKEko mutilek ez dute etsitzen eta gora begira jarri dira. Gaur bertan hasi nahi dute goikoekiko tartea jaten, Beasaini rabaziz.