Oiartzungo auzo guztietan dabiltza ihoteak. Irudikoak, Altzibarren
Ari dira ihoteak Oiartzunen kalez-kale giroa alaitzen. Goizeko bederatzietan irten dira goiztairrenak kalera eta auzo guztietan dabiltza kuestazioa egiten musikari eta dantzarien laguntzarekin. Ihote talde bakoitza bere auzoan ibiliko da goizez baina arratsaldean denak plazan elkartuko dira, 18:00etan. Aurretik bazkari parte hartzailea egingo dute Madalensoron.