Abenduko udalbatzarrean zinegotziek TAO zerbitzua ematen duen enpresaren aldaketa onartu bazuten ere, Irungo Udalak jakinarazi du urteko lehen hilabeteetan ohiko enpresak eramango duela aurrera zerbitzua, «joango den enpresak helegitea aurkeztu diolako udalbatzaren erabakiari, eta oraindik hori ez delako konpondu”. Helegitearen erabakia udalaren aldekoa balitz, Dornier SA enpresa berria hasiko litzateke zerbitzua kudeatzen.
Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariaren arabera, helegitearen gaia argitu arte ez dute nahi erabiltzaileek eragozpenik izatea, hortaz, 2013ko baldintza berberetan mantenduko da 2014ko lehen hilabeteetan TAOren zerbitzua. TAOz gain, Pio XIIko lurpeko aparkalekua ere dago sartuta gaiaren barruan.
Hortaz, TAO zonalde berriek zein egoiliarren txartelen berritzeek itxaron beharko dutela esan du Labordak enpresa berria lanean hasi arte, “aurreko enpresarekin genuen kontratuak zerbitzu hori sei hilabeteraino luza zitekeela ahalbidetzen zuelako”.
TAO makina bat San Migel auzoan