Lorentxo Aiestaran euskal presoa espainaratuko dute bihar, epaitzeko
Lorentxo Aiestaran Fanekas espainaratuko dutela bihar jakinarazi du presoen alde lanean ari den Lezoko taldeak. Epaiketa azkarra egin behar diotela eta espainaratuko dute Lezoko presoa. Nanterreko (Frantzia) espetxean aurkitzen da Aiestaran, Euskal Herritik 911 kilometrora.