Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Garitano lehen eskutik jasotzen ari da lezoarren kezka eta proiektuak

admin
Bidasoa
2014/02/20
Garitano eta Zabalo aldundiko eta udaleko beste ordezkariekin

Garitano eta Zabalo aldundiko eta udaleko beste ordezkariekin

Martin Garitano Ahaldun Nagusia Lezon da herritarren kezka eta proiektuak lehen eskutik jasotzeko. 12:00etan egin diote harrera udaletxean Ainhoa Zabalo alkateak eta aukera izan du udal ordezkari zein langileekin biltzeko. Igerilekura jo dute ondoren, bertako sapaian dagoen arazoa bertatik bertara ezagutzera. Gaintxurizketako bizilagunekin biltzeko ere baliatu du bisita Garitanok eta besteak beste toporako sarbidea egoera txarrean dagoela jakinarazi diote diputatu nagusiari. Kezka hori dagoeneko bideratu dutela Errepidetako Zuzendaritzara eta bilera egingo dutela  gaur bertan gaiaz hitz egiteko azaldu du Garitanok. Azken bi urte eta erdian Gipuzkoako beste herrietara egiten ari diren egun beteko bisiten barruan kokatzen da Lezokoa, Herritarrekin herrira egitasmoaren barruan hain zuzen ere. Helburua herrien arazo zehatzak ezagutzea eta herritarren kezka eta proposamenak zuzenean jasotzea dela nabarmendu du: “Guretzat oso garrantzitsua da herrietako errealitatea bertatik ezagutzea eta zuzenean entzutea, ez bakarrik txaloak, baita arazoak ere eta bertatik erantzutea kezka horiei”. Arratsaldean batzarra Horren harira, 19:00etan batzar irekia deitu dute herritarrekin, “herritarrak entzun, kezkak jaso eta ahal den neurrian erantzun edo guxtienez  gure beste zuzendaritzetara bideratzea da bileraren xedea” azaldu du Garitanok. Batzarra aurretik 16:45ean Bonantza auzo elkarteko ordezkariekin bilduko da diputatu nagusia termikaren parean. Auzo elkarte horrek behin baino gehiagotan salatu izan du eremu horrek duen arriskua eta baita irtenbideak eskatu ere. Gaurko Garitanoren bisita eskaera zuzenean egiteko baliatuko du auzo elkarteak. Lau lerrotan zentratu direla goiz partean azaldu du Ainhoa Zabalo alkateak. Euskara, parte hartzea, berdintasuna eta herri jasangarriaren gainean egiten ari diren lana aurkeztu diotela Garitanori esan du. Igerilekutik herri sarrerako errotondora jo dute ahaldun nagusia eta diputaziotik joandako ordezkariek, “herritarrek behin baino gehiagotan azaldu dutelako puntu horrekiko kezka”. Iturrin poligonoa, edo Plazeta futbol zelaia ere bisitatuko dituzte egunean zehar. Lehenengoan hainbat proiektu daudela baina udalak ez duela informazio instituzionalik azaldu du Zabalok, eta egindako ibilbidea azaldu nahi diete bertako enpresa, langile eta herritarrei. Futbol zelaiko lanak berriz, besteak beste foriu aldundiaren diru laguntzari esker egin izan ahal dituztela azaldu du Lezoko alkateak, “eta hura erakutsi nahi diegu orain”. Garitanoren eta foru aldundiko beste kideen bisita eskertu du Zabalok amaitzeko: “Oso pozik gaude gure herriko proiektuak eta lezoarren kezkak zuzenean entzutera eta ezagutzera etorri izanagatik”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.