Errenteria-Oreretako inauterien egitaraua
- 15:00: Kaldereroen konpartsaren desfilea Beraungo auzoan, Beraun Berri ikastetxeak antolatuta.
- 19:30: Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta Kaldereroen konpartsa, Pasai Txarangarekin batera. Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren, kanpamentua jarriko dute Gamon Zumardian.
- 11:00: Kalderero txikien konpartsa, Pasai txaranga eta Telleri Alde abesbatza. Telleri ikastetxetik irtengo dira eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 12:30: Kaldereroen kanpaldia, udal txistularien bandarekin, Herriko plazan.
- 18:00etatik 20:00etara: Lagunak txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 19:00etan: Haurren azeri dantza, Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Xabier Olaskoaga plazan izango da.
- 19:00etan: Ereintza Dantza Taldeak Azeri Dantza desfilea antolatu du eta ondorengo ibilbidea egingo du: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.
- 20:00etan: Herriko plazan azeri dantza ikuskizuna eskainiko dute dantzariek.
- 06:00: Txistularien Udal Bandaren diana, Etxeberrietan, Iztietan eta Alberga behealdean.
- 11:30: Inauteri jaiaren desfilea erdialdean.Koldo Mitxelena Herri Ikastetxearen eskutik.
- 15:00: Inauteri jaiaren desfilea erdialdeko kaleetan. Orereta Ikastolak antolatuta.
- 18:00: Lapurdiko dantzen desfilea herriko kaleetan barrena, “Errenteria Musikal” Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
- 19:30: Konpartsen aurkezpena, kiroldegian: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Intxaurtxiki, Boveda, Showtime, Furius, Kaos, Odissey, Eureka, Alaia eta Telleri IGE.
- 12:00: Oarsoirriak taldeko Batukada herrikoia, Herriko plazatik aterata.
- 18:30: Hainbat konpartsa ibiliko dira erdialdeko kaleetan: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Kaos eta Telleri IGE.
- 19:00-22:00: Mozorro lehiaketa, Sindikato tabernak antolatuta. Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.
- 06:00: Txistularien Udal Bandak diana, Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan.
- 12:00: Hainbat konpartsa ibiliko dira erdialdeko kaleetan: Telleri IGE, Furius, Kaos, Odissey, Eureka, Alaia, Show Time, Intxaur-Txiki, Boveda, Errenteriako Jubilatuen elkarteak eta Danza-rin.
- 06:00: Txistularien Udal Bandak diana, Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota auzoetan.
- 11:00: Irrien Lagunen dantza, Merkatuzarren.
- 12:00: Lantzeko Inauterietako dantza tailerra haurrentzat, Merkatuzarren. Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea.
- 16:30-18:30: Mozorro tailerra eta Inauteri festa, Merkatuzarren. Antolatzailea: Udal Ludotekak.
- 16:45: Danza-rinen saioan, Sanmarkosenen.
- 06:00: Txistularien Udal Bandaren diana, erdialdean.
- 18:00: Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du, Sardina Ehorzketa iragartzeko. Irteera Amulleta elkartetik.
- 19:30: Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik. Ereintza Elkartearen eskutik.
- Jarraian: Bertsoak eta azken agurra, Herriko plazan. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako dute.
- 12:00: Piñata igandea, inudeen eta artzainen desfilea erdialdeko kaleetan, Orereta Ikastolak antolatuta.