Martxoko lehen asteburuan Pirinioetara joango dira Trintxerpe inguruko mendi zaleek, Itsastarrak eta Mendi Zaleak taldeek antolatutako irteeran. Elur-erraketekin ibiltzera joango dira, lehen egunean, martxoaren 1ean, Panticosatik irten eta Ripeta bailaratik ibiliko dira. Pueyo herrian egingo dute gaua, eta hurrengo egunean Portaleteko portutik abiatu eta sei orduko ibilaldia osatuko dute d’Anéou bailaratik. d’ Midi d’Ossau mendi entzutetsuaren inguruan ibiliko dira, eguraldiak hala baimenduz gero Pombieko aterpera igotzeko. Interesdunek 943 396 055 eta 679 731 034 telefono zenbakietara dei dezakete.