EAJk begi onez ikusten du aparkalekua bertakoentzat gordetzea
Udal Gobernu Taldeak Pasaia Antxon aparkalekua bertako bizilagunentzat gordetzeko neurriak aztertzen ari direla jakinarazi berri du, eta erabakia txalotu du EAJk. Edonola ere, Bilduk erabakia hartzeko izan duen “azkartasun falta” salatu dute, “antxotarrek denbora luzez arazo hau pairatu behar izan dutelako”.