Winter Festival jaialdia egingo dute larunbatean Irungo Ficoban, Dr. Feelgood, El Drogas, Los Zigarros eta Zordak taldeekin. Rocka gustuko dutenek gau handia izango dute. Kontzertua 19:30ean hasiko da (aparkatzea doan), eta sarrerak aldez aurretik eros daitezke
Kutxabanken sarreren zerbitzuan eta Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan, 18 euroan. Leihatilan erosiz gero, kostua 22 eurokoa da.
Blue Vision promotorak antolatu du jaialdia, “negua berotzeko asmoz”, izan ere, Irunen uda partean kontzertu handiak badaude ere, handi horien bidean hutsunea ikusi eta Winter Festival antolatu dute, “kalitatezko taldeekin”.