Errenteria Musikal udal musika eskolako ikasleak eskuak beteta itzuli dira Andoaingo Piano Jaialditik. Guztira, bederatzi urrezko domina (A mailan bi, eta B mailan zazpi) eta bi aipamen berezi lortu dituzte: Iñaki Otaegi eta Jon Eizmendik.
Horrez gain, hamar zilarrezko domina eta brontzezko bat lortu dituzte ikasleek.
[box]
Irabazleak
Urrezko dominak
- A maila: Lore Delgado eta Sara Vegas.
- B maila: Iñaki Otaegi eta Jon Eizmendi (aipamen berezia lortu dute biek), eta Ibon Otaegi, Irati Uria, Kimetz Garmendia, Alberto Marques eta Asier Bergara.
Zilarrezko dominak
- A maila: Unai Matas, Iban Salazar, Jon Vu Montero eta Mikel Angulo.
- B maila: Ane Matas, Eider Guembe eta Estibalitz Navarro.
- C maila: Ane Suso, Odei Breton eta Eneko Sotomayor.
Brontzezko dominak
- B maila: Paula Vega Solis.
[/box]