Pasaian aurten porturatu den ontzirik luzeena, txatarraz lepo
Atzo arratsean Pasaiara iritsi da Siberiako Dudinka potutik Pavel Vavilov ontzi errusiarra, 13.000 tona txatarra ekartzeraa Olaberriako eta Zumarragako ArcelorMittal enpresarentzat. Zamaontziak 182 metro ditu luzeran, normalean txatarra garraiatu ohi duten zamaontzien garraio gaitasuna laukoiztuz. Aurten Pasaiako portuan sartu den ontzirik luzeena da eta Molinaoko kaian dago. Dena ondo bidean, bihar irtengo da Portutik.