Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Hondarribiko 2014ko Inauterietako IV. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, “horren bidez merkataritza herriko biziaren partaide” egiteko xedea duena eta inauteriaren harira ondoen apaindua den establezimendua sarituko duena. Udalak adierazi duenez, “epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan” eta hiru sari banatuko ditu, 450, 300 eta 200 eurokoak. Izena ematen duten establezimenduek hilaren 22ko eguerdira arte dute izena emateko.
Erakusleiho Lehiaketako Oinarriak