Luzuriagako bulegoen eraikina, eztabaidagai
Iragan industrial oparo baten ikur, Luzuriagako bulegoen eraikina, eztabaida askoren iturburu izan da azken urteetan Antxon. Asko dira eraikina mantentzearen alde altxa diren ahotsak, gizarte eta kultur ekipamendu gisa, antxoarren hainbat behar ase ditzakeelakoan, tartean, Antxotarrok Historia Mintegian bildutako lagunak. Bada, mintegiak bultzatuta eraikinari zein erabilera eman dakioken eztabaidatzeko parte hartze foroa antolatu dute larunbaterako. Zita, 17:00etan da, Antxoko kultur etxean.