Euskanikross-ek antolatuta Jaizkibeleko III. Txakukrosa jokatuko da igandean Pasai Donibanen. Proba Espainiako mushing-txakurkros koparako eta Gipuzkoako txakurkros ligarako puntuagarria da eta ibilbideak 6’8 kilometro ditu. Edonola ere, bada paraleloan herri proba bat, 2,5 kilometrokoa. Proba 16:00etan hasiko da.
Zirkuitu luzeak kantinaren ondoko zelaigune batean hasi eta bukatzen da. Hasieran belar eta lurrezko pista zabaletatik doa, gero jaitsiera tekniko labur bat du, errekasto bat zeharkatu eta errepideraino igotzeko. Errepidea gurutzatu ondoren, bidezidor batetik Jaizkibel mendiko lehenengo dorreoira igoko dira partehartzaileak, mendiaren ganilurretik korri egin ondoren, jaitsierari ekiteko. Pinudira iristerakoan, errepidea berriro zeharkatu eta kostalderantz abiatuko dira, Lete baserritik, handik kantinara itzultzeko. Jaizkibelgo III. Txakurkrosa lasterketak 100 m inguruko igoera metatua du.
Ibilbide osoa seinaleztatuta egongo da, kilometroak adierazten dituzten kartelekin eta zintekin. Horrez gain, txakurrentzako ur naturalen hainbat gune izango da ibilbidean.
Herri lasterketak kantinan hasi eta bulatuko da ere bai, eta ia ibilbide osoa kostaldearen pareko belar eta lurrezko pista zabaletatik doa.
Federatuek beren kluben bidez eman dezakete izena eta gainontzeko partehartzaileek
Internet bidez edota egunean bertan. Federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte eta federatuta ez daudenek 18. Egunean bertan izena ematen duten federatuek 20 euro eta federatuta ez daudenek 25 euro.
Izen-emate zerrendetan eta sailkapen-zerrendetan txakurren izenak agertuko dira. Informazio gehiago
Pasaiako udalaren webgunean.