Herritar talde batek Jaizkibel Mendia Babestu Dezagun taldea sortu du eta degoeneko
Facebook orria abian dute. Besteak beste, argazki galeriak, bideoak eta Jaizkibeli buruzko albisteen estekak jarri dituzte Facebook orrian. Antzematen denez, kutsu ekologista du taldeak eta mendian egin izan diren edo proiektatuta dauden azpiegitura handien kontra azaltzen dira.