Etxebizitzen egoeraren inguruko txostena helarazi die udalak Trintxerpeko sutean kaltetutakoei
Urtezaharreko sutean kaltetutako familek beren eskuan dute udaleko hirigintza sailak etxeen egoeraren inguruan egindako txostena, eta orain hura aztertzen ari dira, etxeekin zer egin erabakitzeko. Bien bitartean, udalak bizilagunekin harremanetan jarraituko duela jakinarazi du, kasua aztertzeko antolatu den mahaiaren bidez. Lehengo otsailaren 10ean jaso dute bizilagunek txostena.