Duintasun martxaren gaineko batzarra egingo dute
Krisiak utzitako kalte sozialen kontra mobilizazioak antolatu ditu SAT Andaluziako langileen sindikatuak, eta martxoaren 22an protesta erraldoia egin nahi du Madrilen Espainiako Estatutik abiatutako martxak han elkartuz.
Oarso Taldea mobilizazio hori lantzen hasiko da, eta hurrengo asteartean, hilak 25, batzar irekia deitu du, 19:00etan, Xenpelar Etxean.