Caixabank-ek irundar bat "engainatu" duela esan du Stop Kaleratzeak-ek
Caixabank banketxeak Irungo emakume bat “engainatu” duela salatu du Irungo Stop Kaletatzeak taldeak, haren semearen alde sinatu zuen mailegu batean abal-emaile modura agertu, eta egun jada ordainduta duen etxebizitza kendu nahi diotelako, “La Caixak mailegua eman zuen hasieratik jakinda emakumearen pisuaren jabe egingo zela”. Horren erantzule egun dute “esklusio eskubidea” izeneko baldintza bat, “horrek inolako eskubiderik gabe utzi zuen emakumea. Inork ez zion azaldu zer zen esklusio eskubidea, ez bankuak, ez notarioak. Horrek kale gorrian utz dezake emakumea”.
Horren harira, Irungo Stop Kaleratzeak-ek abal-emaileen kontrako etxegabetze prozesuak etetea eskatu du, eta aldi berean bankuarekin dituen zorrak ordaintzeko balio dezala etxebizitza hari ematea, eta aldi berean alokairu sozialerako bidea eman diezaiotela emakumeari. Gainera, Irunen gisa horretako lehen kasua ez dela izan esan du taldeak, gogoraraziz Flor Grijalbaren kasua: “Kasu horretan, herritarren presioari esker, ez zen pertsona bat kalean gelditu”.