Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KulturaPolitika

Aste gutxi barru hasiko dira Zuloaga Etxea husten, berritzeko

admin
Bidasoa
2014/02/18
Ia 1,8 milio euroko aurrekontua izango du Kultura departamentuak 2014an (1.796.384 euro), udal aurrekontu osoaren %11 eta iaz departamentuak izan zuena baino %8,42 gehiago. “Horrek aukera gehiago emango digu lan egiteko”, adierazi zuen Txomin Sagarzazu zinegotziak ostiralean egin zen aurkezpenean. Zenbaki handiei erreparatuz, 200.000 euro kultur jarduerak antolatzeko bideratuko dira, 266.948 euro herriko jaietarako (beste 10.000 auzoetako festetarako), 130.000 euro udal artxiborako eta 317.911 udal liburutegiarentzako. Liburutegiaren atala hazi da aurten eta hori horrela da zerbitzua lekuz mugitzeko 122.867 euroko partida azaltzen delako. Liburutegia berritzeko obra, baina, beste aurrekontu batean azaltzen da, ez kulturakoan. Obrarako 1.606.127 euro gorde ditu udalak baina, esan bezala, diru hori ez da kulturatik kudeatuko. Kultur Etxeko areto nagusian egin zen Kultura departamentuko aurrekontuaren aurkezpena, hain zuzen ere, aurten bi urte beteko duen aretoan. 135 eserlekuko espazioa da eta, Sagarzazuk adierazi zuenez, “formatu txikiko ekintzetarako egokia da”. Orain arte Musika Eskolak erabili du batez ere, baina udalak bertan Sigma Project taldearen saxo kontzertua antolatu zuen eta bestelako ekitaldiak ere egin izan direla nabarmendu zuen zinegotziak: hitzaldiak, aurkezpenak, Harresi Auzo Elkartearen batzarren bat… Aurten, udalaren kultura programazioarekin batera zehaztuko dute Kultur Etxeko areto nagusian zer egin daitekeen, baina proposamen batzuk aipatu zituen kulturako udal arduradunak, hala nola, Musika Bandaren San Jose eguneko kontzertua, Gitarra Jaialdiko emanaldiren bat, Ondarearen Foroaren barruko hitzaldiak, edota laburmetrai emanaldi sorta bat. Hori guztia aztertzen ari dira, baina horietako batzuk Kultur Etxean egingo direla esan du Sagarzazuk. Liburutegi berria eraikin zaharrean Bigarren urtean Kultur Etxeko aretoak iaz baino ekintza gehiago jasoko ditu, ia ziur, eta etorkizunean herriko kultur jardueran zein pisu izan dezakeen antzemateko balio dezake. Baina baldin bada kulturari lotutako Hondarribiko eraikuntza bat bere jarduera aurten eraldatua izango duena, hori Zuloaga Etxea izango da. Orain arte udal liburutegia eta artxibategia biltzen zituen eraikinak eta aurrerantzean biblioteka izango da soilik. Horregatik, eta garai berrietara moldatze aldera, goitik behera aldatuko dute Zuloaga Etxea. Dagoeneko hasiak behar ziren horrekin, baina “azterketa geoteknikoak egin behar zirelako” atzeratu dela jakinarazi zuen Sagarzazu zinegotziak eta aste gutxi barru proiektua izango dutela ziurtatu zuen. Zuloaga Etxea hustutzen den heinean, Jostaldi pilotalekuaren ondoan dagoen balio anitzeko egitura modularrean (behin behineko anbulategi izan zena) liburutegiaren zerbitzua prestatzen hasiko dira. “Zerbitzuaren jarraikortasuna ematen saiatuko gara” esan zuen zinegotziak eta, horrela, behin behineko liburutegia izango dena egokitzen duten bitartean hainbat ekintza (tailerrak, ipuin kontalariak…) beste gune batzuetan antolatuko dituzte, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, edo beste nonbaiten.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.